Erabilerraztasuna

Sunsundeguik webgune hau guztientzat komunikazio bide praktiko eta erabilerraza izan dadin lortu nahi du.

Hori dela eta, soiltasun irizpideak erabili dira diseinuan eta programazioan, bermatuta gera dadin pertsona orok, baita desgaitasunen bat dutenek ere, erraz eta murrizketarik gabe eskuratu ahal izango dituztela informazioa eta eskainitako zerbitzuak.

Halako diseinu batek, gainera, erabilgarritasuna areagotuko du, eta, hortaz, onura erabiltzaile guztiengana hedatuko da:


Moldaerraza: informazioak eta zerbitzuek guztien eskura egon behar dute, eta nabigazio gailu guztiekin erabiltzeko modukoak izan behar dute.


Ulerterraza: edukiek argiak eta sinpleak izan behar dute.


Nabigagarria: nabigazio mekanismo errazak erabili behar dira.

Aintzat hartutako zenbait alderdi:

Nabigazio eta egitura bisual koherentea eta sendoa orrialde guztietan. Webgune osoan nabigazio koherentea lortu nahi izan da, eta orrialde guztietan egitura eskema berbera erabili da horretarako.

Eduki eta menuen kontraste handia.

Elementuen tamaina. Gunearen diseinuari esker, erabiltzaileak testua ez ezik, webgune osoa egoki dezake nahi duen tamainara.

Irudiak. Irudientzako testu alternatiboak erantsi dira, pantaila irakurgailuek irudiak interpretatzeko aukera eman diezaieten erabiltzaileei.

Hizkuntzaren identifikazioa. Orrialde guztietan eta txertatuta dauden dokumentu guztietan erantsi da edukien hizkuntzaren identifikazioa.

Gure webgunea administratzeko erabilerraztasuna bereziki zaintzen duen eduki-kudeatzaile bat erabiltzen dugun arren, baliteke informazioa aldatzean edo berria eranstean eduki batzuen irisgarritasuna mugatua izatea. Hori dela eta, akatsen bat antzematen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, hobetzen jarraitu ahal izan dezagun.