Legal

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu pertsonalen babesari buruzko araudi berria, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2016/679 Araubidea (EB) eta Datu Pertsonalen Babeserako eta eskubide digitalen bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa aintzat hartuta, gure pribatutasun politika eguneratu dugu, eta datu pertsonalen erabilerari eta zirkulazio askeari buruzko alderdi garrantzitsuenen berri eman nahi dugu.

Fitxategiaren arduradunarekin harremanetan jartzeko datuak

Sunsundegui SA da datu pertsonalen fitxategiaren eta erabileraren arduraduna, eta honako hauek dira harekin harremanetan jartzeko datuak: Ibarria Industrialdea, 16, 31800, Altsasu (Nafarroa).

Helbide elektronikoa: sunsundegui@sunsundegui.com.

Telefonoak: +34 948 562011 edo 902070851.

Erabiliko diren datu pertsonalak

Sunsundegui SAk datuen erabilerari dagozkion betebeharrak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu pertsonalak eskatuko ditu.

Erabiliko diren datu pertsonalak kategoria hauetakoak izango dira: identifikazio datuak, egoera pertsonala, harremanetarako datuak, datu akademiko eta profesionalak, datu ekonomiko eta finantzarioak nahiz aseguruei buruzkoak, informazio komertziala eta egoera sozialei buruzko datuak.

Ez dira erabiliko interesdunen iritzi politikoekin, erlijio sinesmenekin, arraza jatorriarekin edo etniarekin, osasunarekin edo sexu identitatearekin zerikusia duten datuak.

Datuen erabileraren helburuak

Sunsundegui SAk helburu hauetarako erabiliko ditu datu pertsonalak:

Indarrean dauden legezko arauetatik erator daitezkeen betebeharrak betetzeko.

Bezeroarekin ezarritako kontratuzko harremana bete eta kudeatzeko. Hori beharrezkoa da kontratatutako zerbitzuak emateko, eta datuen erabilerarako oinarri juridikoa kontratuaren gauzatzea da, baita interesdunaren baimena ere, helburu honetarako berariaz eskatzen zaiona. Datuen titularraren interes legitimoan oinarritutako helburu komertzialak betetzeko.

Horri esker, jakinarazpen komertzialak jaso ahal izango ditu edozein bidetatik, elektronikoak barne, jada kontratatuta dauzkan produktu edo zerbitzuen antzekoei buruz, baita bere ezaugarrietara egokitutako antzeko produktu edo zerbitzuei buruz ere. Edonola ere, titularrak erabilera horren aurka dagoela adierazi ahal izango du, eta aukera izango du, halaber, lehendik emandako baimena ezeztatzeko, idatzi bat igorriz fitxategiaren arduradunari gorago aipatutako posta helbidera edo sunsundegui@sunsundegui.com helbide elektronikora.

Datu pertsonalak profiletan edo erabaki automatizatuetan oinarritutako produktu edo zerbitzu berriei buruzko jakinarazpen pertsonalizatuak bidaltzeko erabili nahi izanez gero, titularrak aldez aurretik eman beharko du berariazko baimen argia. Edonola ere, titularrak erabilera horren aurka dagoela adierazi ahal izango du, eta aukera izango du, halaber, lehendik emandako baimena ezeztatzeko, idatzi bat igorriz fitxategiaren arduradunari gorago aipatutako posta helbidera edo sunsundegui@sunsundegui.com helbide elektronikora.

Datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraztea

Legezko betebeharrak hala agintzen duen kasuetan izan ezik, Sunsundegui SAk datuen titularraren baimen argi eta berariazkoa jasoko du, baldin eta haren datuak jarduera bera duten hirugarrenei jakinarazi nahi badizkie bildu zituenean zehaztutako helburu berberetarako.

Zerbitzu profesional bat emateko beharrezkoa bada hirugarren batek datu pertsonalak eskuratzea, Sunsundegui SAk, fitxategiaren arduradun izaki, kontratu bat formalizatuko du datuak erabiltzearen ardura duenarekin –zerbitzuen emailea–; kontratu horrek datuen arduradunarekin lotuko du zerbitzu-emailea, eta bertan ezarrita egongo dira honako alderdi hauek: zer helburu, iraupen, izaera eta xede izango duen erabilerak; zer motatako datu pertsonalak erabiliko diren eta zein izango den interesdunaren kategoria; nahitaezkoa izango dela datu pertsonalak arduradunak dokumentatutako jarraibideei jarraituz bakarrik erabiltzea; zein izango diren azpikontratazioak baimentzeko baldintzak; kontuan hartuko direla legez aitortutako eskubideak eta Araubidean nahiz Lege Organikoan ezarrita dauden gainerako aurreikuspenak.

Datuak gordetzeko epea

Datu pertsonalak bezeroarekiko kontratuzko harremana indarrean den bitartean gordeko dira. Behin harreman hori amaituta, datu pertsonalak sei urtez gorde ahal izango dira, gehienez ere, edo indarrean dauden legezko betebeharrek ezarritako epean.

Langileak hautatzeko prozesuetan jasotako datuen kasuan, datuak denbora laburragoz gordeko dira, sei hilabetetik bi urtera bitarte, zehazki.

Datuen nazioarteko transferentziak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo

Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden herrialde edo erakundeei datu pertsonalak jakinarazteko, beharrezkoa izango da Batzordeak babes maila egokia aitortu izana horiei, edo horiek datuak babesteko berme egokiak eskaintzea: Europako araudiak eskatzen dituen babes neurrien antzekoak ezarriko dituzten arau korporatibo lotesleak, Europa Batasunaren klausulen antzekoak edo antzeko beste neurri batzuk.

Datuen titularrari aitortutako eskubideak eta horiek erabiltzeko bideak

Datu pertsonalen titularrak aitortuak ditu eskubide hauek: erabiliko diren datu zehatzak ezagutzeko eskubidea; edozein unetan emandako baimena ezeztatzeko eskubidea, baita interes legitimo batean oinarritutako datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea ere; datu okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea; legez aurreikusitako kasuetan datuen erabilera muga dadin eskatzeko eskubidea, eta bere datuak eramateko eskubidea. Indarrean dagoen araudiak ezartzen duenez, hala badagokio eskubidea du erreklamazio bat aurkezteko dagokion kontrol agintaritzaren aurrean (Datuen Babeserako Espainiako Agentzia).

Eskubide horiek erabiltzeko, interesdunak idatzi bat bidali beharko du SUNSUNDEGUI SAra, Ibarria Industrialdea, 16, 31800, Altsasu (Nafarroa) posta helbidera edo sunsundegui@sunsundegui.com helbide elektronikora.

Zer da cookie bat?


Webgune jakin batzuetan sartzean zure ordenagailuan edo dena delako gailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Webgune horiek bertan egin duzun nabigazioari buruzko informazioa jasotzen dute. Zenbaitetan, cookieak beharrezkoak dira nabigazioa errazteko, eta, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren gailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko aukera ematen dute; hartara, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke, biltzen duten informazioaren eta gailua erabiltzeko moduaren arabera.

Zer motatako cookieak erabiltzen ditu web-orri honek?


Orri honek cookie teknikoak erabiltzen ditu, erabiltzailearen saioa identifikatzeko asmoz. Web-orriak edukiak kudeatzeko darabilen WordPress tresnak eskaintzen ditu cookie horiek, eta beharrezkoak dira web-orrian erabilgarri dauden funtzionalitate guztiak erakusteko. Era berean, Google Analytics tresnak eskainitako analisi cookieak erabiltzen ditu, bisita kopuruari eta web-orriaren bisitarien nabigazio erabilerari buruzko estatistikak egiteko. Cookie mota horren bidez bildutako informazioa web-orriaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita erabiltzaileen nabigazio profilak prestatzeko ere, helburutzat harturik hobekuntzak sartzea erabiltzaileen erabilera datuak aztertuta. Cookie horiek ez dira inolaz ere erabiltzen erabiltzaileari publizitatea erakusteko.

Google Analytics tresnari dagozkion cookieak indargabetu edo ezabatzea


Web-orriaren konfigurazioan lehenetsita dago ez instalatzea Google Analytics tresnaren cookieak; horiek instalatzeko, berariaz onartu beharko duzu horien erabilera, gure web-orrian sartzean horretarako egokituta dagoen laukitxoa markatuta. Era berean, cookie horiek erabiltzea onartuz gero, ondoren berriz desinstalatu ahal izango dituzu, zure nabigatzaileko konfigurazioaren bidez edo Google Analytics tresna kentzeko osagarria instalatuz. Osagarri horrek eragotzi egiten du beste web-orri batzuetara egindako bisitei buruzko informazioa biltzea, eta orri honetan eskura daiteke: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=es

Berezko cookieak indargabetzea


Mesedez, irakurri arretaz zure nabigatzaileko laguntza atala, “modu pribatua” nola aktibatu edo cookie jakin batzuk nola desblokeatu jakiteko.


Informazio gehiago Chrome nabigatzaileari buruz.


Informazio gehiago Explorer nabigatzaileari buruz.


Informazio gehiago Firefox nabigatzaileari buruz.


Informazio gehiago Safari nabigatzaileari buruz.

Cookien politika