Sb3 Hirian barrena mugitzen

Hiri barneko eta hiriarteko zerbitzuetarako diseinatua, SB3ak gure gainerako ibilgailuen irudiari eusten dio, horien estetika berdina baitu, merkatuan gure ibilgailuak bereizten dituena.

Distantzia labur eta ertainak egiteko diseinatuta dago, eta modularitate eta moldakortasun handiak ditu barnealdean. Pisu altukoa edo Low Entry estilokoa izan daiteke, bi eta hiru ardatzeko bertsio zurruna, edo bertsio artikulatua.

SB3ak Sunsundeguiren gainerako modeloen estetika bera du, marka eta produktu irudi koherente ahaltsua. Serieko optikool tratamendua duen aurreko beirak eta SC5aren multzo optikoekin alda daitezkeen multzo optikoek lerro fineko irudi bateratu hori mesedetzen dute. Aurreko argiak bihalogenoak dira serietik, eta bost LED punturen bidez egiten dute eguneko argia; atzeko LED argien diseinu bera dute. Atzealdean, motorraren aireztapen ezin hobea mesedetzeaz gain Sunsundeguiren ibilgailuei irudi nahasezina ematen dien geometria berezi hori du ateak. Serieko ate elektrikoak bikoitzak dira atzealdean, eta bakunak, berriz, aurrealdean.

SB3ak atzerako ispilu asimetrikoak daramatza, oso erasoak direnak gidariarentzat, alboko leihotik begiratu baitezake, auto batean joango balitz bezala. Alboko leiho horrek serieko eragingailu elektrikoa dauka. Horrez gainera, atzerako ispilu horien diseinuak maniobrak errazten ditu, eta hori oso alderdi garrantzitsua da, autobus hau hiri barruan ibiltzen baita nagusiki.

Barnealdeko diseinuan, lehentasuna eman zaio zabaltasunari eta argitasunari, eta zutik doazen bidaiarientzako heldulekuen “zuhaiztiak” irudi erakargarri eta harmonikoa sortzen du. Aginte-panela berrituta dago, SC5ean bezala, eta, diseinu abangoardistari esker, bertan nagusi dira lerro leun eta dotoreak. Bere funtzioa kontuan hartuta, SB3ak idazkun elektronikoetarako hiru kokaleku ditu: aurrealdean, alboan eta atzeko beiran.

Sunsundeguirentzat, oso garrantzitsua da bere ibilgailuak segurtasun arloko azken teknologiarekin hornitzea. Ildo horretan, iraulien aurkako araudia betetzeaz gain (66.02 Araudia), aurreko egitura sendotuta dago, talkak xurgatzeko eta hobeto babesteko gidaria eta bidaiariak.

Aurrealdean eta aurreko kolpe-leungailuan gidatzen laguntzeko sistemak instala daitezke, hala nola automatikoki balaztatzeko sistema eta errailez aldatzekoa (DSS). Kanpoaldeko ispiluek talken aurkako sistema bat dute, eta, sistema horri esker, kolpe arin bat jasoz gero, ispilua tolestu egiten da, bai barnealderantz, bai kanpoalderantz; horrez gainera, ahalik eta ikuspen handiena eskaintzen dute, indarrean dagoen eskola araudia betetzen dute eta berokuntza sistema barneratuta dute.

SB3ak 4,3 hazbeteko pantaila multiplexatua du, ibilgailuaren mantentze lanetarako eta funtzionamenduaren diagnostikorako, eta horrez gainera 7 hazbeteko TFT pantaila bat ere badu, kamerak ikusteko (serieko infragorridun atzerako martxa, eskailerak…).

Errentagarritasun irizpideei dagokienez, SB3ak erraztasun handiak eskaintzen ditu aurreko zein atzeko argien eta atzeko atearen mantentze lanetarako, oso eskura baitauzka. Diseinu modularraren xedea da instalazio elektrikoen, berokuntza sistemaren, klimatizazioaren eta txasisaren mantentze lanak erraztea. Poliesterrezko aurreko zein atzeko ukondoak desmuntagarriak eta independenteak dira, eta bizkor eta azkar alda daitezke.

Gune elektrikoak (bai txasisarena, bai karrozeriarena) kokaleku batean bateratu dira, eskurago egon daitezen. Low Entry bertsioan, gune hori gidariaren atzean dago. Arkitektura multiplexatuak barne hartzen ditu aire-girogailuaren kontrola eta txasisarekiko konexioa; matxuren diagnosirako sistema estandarra du ibilgailu guztietan, eta sistema hori aginte-panelean horretarako instalatutako pantailan ikusten da.

SB3a diseinatzeko kontuan hartu dira gidariak bere lana modu eroso eta lasaian gauzatu ahal izatea xedetzat duten ergonomia irizpideak. Hori dela eta, ibilgailu honek gidatzeko gune zabal eta goratua dauka, ingurunea hobeto kontrolatzeko aukera ematen diona gidariari. Gune hori itxi egin daiteke, atzealdeko itxitura eta alboko atea ipinita, eta bandalismoaren aurkako itxigailuak ere instala daitezke.

Atzerako ispiluen kokapen estrategikoari esker, gidariak ez du bere jarrera behartu behar. Horrez gainera, ibilgailuak ikuspegia eragozten ez duen pieza bakarreko pertsiana motorizatua du haizetakoan, eta zerrenda opakua du haizetakoaren goialdean, itsualdiak ekiditeko. Era berean, gidariak eserleku eroso eta ergonomikoa dauka, eta oso eskura ditu ibilgailuaren kontrol guztiak. Lurrunaren aurkako gailua seriekoa du ibilgailuak, eta hotz funtzioa erantsi dakioke.

SB3a bidaiariak bidaia atsegina izan dezan diseinatuta dago. Ibilgailurako sarrera zabala du, eta, egitura sendoa duenez, ez du zaratarik egiten. Aire eta argi irteera indibidualak munta dakizkioke, eta matelentzako apalak ere ezar dakizkioke, moduluen bidez. Ibilgailuak serieko ekipamendu hau dakar: irratia, audioa eta bideoa erreproduzitzeko USB ataka, esku libreko gailua, anplifikadore digitala eta funtzio anitzeko pantaila integratua. Barnealde zabalean, LED argi bidezko zeharkako argiztapena du sabaiaren erdian, eta eserleku erosoak dauzka eserik doazen bidaiarientzat.

Gainerako modeloen antzera, SB3ak ere moldaketa ugari onartzen ditu, bai instalazioetan (audioa, bideoa, monitoreak, SAE, CCTV, USB atakak bidaiarien heldulekuetan…), bai antolamenduan (nola antolatu eserlekuak eta zutikako plazak, non kokatu plataforma jasotzailea, non kokatu segurtasun barrak bidaiarien antolamenduaren arabera, maleta-apalean eskudela jarri ala ez, etab.).