Sunsundegui marka

Sunsundegui marka

Sunsundegui karrozeria enpresa bat da, aitzindaria autokar eta autobusen diseinu eta ekoizpenean.

Enpresa Nafarroan dago kokatua, Altsasun, eta 330 langiletik gora ditu. Haren eskaintzak barne hartzen ditu modelo ugari, bidaiarien errepide bidezko garraioaren behar guztiak asetzen dituztenak. SC7 modeloa luxuzko autokar bat da, distantzia luzeetarako pentsatua, bereziki zerbitzu erregularrak eta zerbitzu pribatu edo bereziak eskaintzeko; SC5 modeloa erabilera aniztasun handiagoko ibilgailua da, ezaugarritzat duena moldakortasuna, eta SB3 modeloa, berriz, hiri inguruko eta hiriarteko zerbitzuetarako diseinatuta dago, distantzia ertaineko ibilbideak egiteko. Sunsundeguik Europa, Afrika eta Asiako 20 herrialde baino gehiagotan lan egiten du, eta B+Gko departamentu propioa du; gaur egun, etengabe hazten ari den enpresa sendoa da, eta beti egiten du bere ibilgailuen kalitatearen eta bikaintasunaren aldeko apustua.