Kalitatea kudeatzeko politika

Kalitatea kudeatzeko politika

Kalitatea kudeatzeko politika

Bezeroarentzako arreta indibidualizatuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horretarako, haren enpresa helburuak kontuan hartu eta mesedetuko dituzten produktuak diseinatzen ditugu, etengabeko berrikuntza teknologikoaren bidez eta gure ibilgailuen diseinua eta garapena ahalik eta gehien zainduz. Era berean, oso aintzat hartzen ditugu bai hobekuntza etengabea, bai lan arriskuen prebentzioa, baita ingurumenarekiko begirunea ere. Sunsundegui funtsezko eragile bilakatu da Sakanako garapen ekonomiko eta sozialerako, baita bertako komunitatearen bizitzarako ere.

Sunsundegui pertsonak garraiatzeko autokar eta autobusei karrozeria jartzen diharduen enpresa bat da. Altsasun kokatua dago, eta Sakanako komunitatearen bizitzarako eta garapenerako funtsezko oinarri ekonomikoa da 1958. urteaz geroztik.

Sunsundeguik bezeroarentzako arreta indibidualizatuaren alde egiten du apustu, eta haren behar espezifikoekin bat datozen produktuak diseinatzen ditu; horrez gainera, produktu zein prozesuen teknologien berrikuntza etengabearen alde ere egiten du. Era berean, Sunsundeguik kalitatea kudeatzeko darabilen filosofia laneko arriskuen prebentzioan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarrituta dago.

Printzipio hauek bideratzen dute gure jarduna:

Bezeroa da oinarrizko elementua, gure enpresaren izateko arrazoia, eta ondasun urria da. Haren beharrak entzun eta itxaropenak interpretatu behar ditugu, fidelizatu ahal izateko.

Arlo guztietako etengabeko hobekuntza da bizirik irauteko dugun bermea. Taldean lan egin behar dugu, gure lehiakortasuna etengabe hobetzeko.

Sunsundeguiko langileak dira gure aktibo baliotsuenetako bat; hortaz, enpresaren lehentasunezko helburuetako bat da haiek formakuntza egoki eta etengabea jasotzea eta enpresaren helburuetan sartzea.

Enpresaren kezken artean daude ingurumenarekin eta produktu zein pertsonen segurtasunarekin lotutako legeak betetzea eta bezeroek eskatutako kalitate maila erdiestea. Aldizka-aldizka gure kudeaketa sistema aztertu behar dugu, betetzen ari dela bermatzeko.

Gure hornitzaileek balio handiko laguntza ematen digute gure bezeroen beharrak asetzen. Hornidurak bermatuko dituzten aliantzak sustatu behar ditugu.

Kalitatearen Kudeaketa neurtzeko, urteko Kudeaketa Planean ezartzen dira helburuak.

Sunsundeguik PREBENTZIO PLANA ezarri du, eta indarrean dago. Plan hori noizean behin aztertzen da, etengabe hobetzeko, langileekin eta horien ordezkariekin adostuta.

Horri guztiari esker, merkatuak bezeroekin lankidetzan aritzen den enpresatzat hartuko gaitu, haien premiei sormenezko erantzunak ematen dizkien enpresatzat; gizarteak, aldiz, ingurunean aberastasuna sortzen duen eta ingurumena errespetatzen duen enpresatzat hartuko gaitu, eta langileentzat ibilbide profesionala garatzeko erakunde egokia izango gara.

Sinadura:

J.I. MURILLO


Zuzendari nagusia